Skip to main content

BERMEOKO ARRANTZALEEN MUSEOAN

LH2ko ikasleak Euskaldunak eta itsasoa unitatea lantzen aritu gara. Hori dela eta, joan den astean Bermeoko Arrantzaleen Museoa 🐟⚓ bisitatu genuen. Bertan, arrantzaleen bizimodua, itsasontziak eta historian zehar arrantza egiteko eta nabigatzeko erabili dituzten teknikak ezagutu genituen. Gainera, gure kostaldeko portuak ere aipatu zituzten.

Museoa bisitatu ondoren, Bermeoko kaleetan zehar ibili ginen eta portura iritsi ginenean, urrunean, euskal balea ikusi genuela amestu genuen… amestea zoragarria delako!

Primeran pasatu genuen! 😄