LH2 ARRANTZALEEN MUSEORA
Guraso agurgarriak:
Hurrengo astean eguraldi ona iragarrita dagoenez, ostiralean, otsailaren 2an, LH 2. mailako ikasleekin Bermeoko Arrantzaleen Museora trenez joatea erabaki dugu.
10:30ean egon beharra dugu bertan eta, beraz, goizeko 09:00etan tren geltokian (Geralekun) geratuko gara, 09:15eko trena hartu ahal izateko. Gogoratu trenak ez duela itxaroten, beraz, puntualtasuna eskertuko genizueke. Arratsaldean, 16:30erako ikastolan izango gara.
Egun osoko irteera izango denez, bazkaria eraman beharko dute. Gogoratu, piknik-a eskatuta duzuenok eskuragarri izango duzuela.
Patri eta Nerea.