GURASOEN BISITA
Jakin badakizuenez, lantzen gabiltzan azken gaia lanbideei buruzkoa da. Horren harira, joan den ostegunean eta ostiralean hainbat guraso etorri ziren ikastolara eta zertan lan egiten duten azaldu ziguten.
Lehenik eta behin, gure ikasleek lanbideei buruzko informazioa jaso zuten eta, ostean, galderak egin zizkieten. Gurasoek ekarritako materiala manipulatzeko aukera ere izan genuen. Ikasleak harrituta eta errepikatzeko gogoarekin geratu ziren. Oso ondo pasatu genuen.
Eskerrik asko zuen denbora guri eskaintzeagatik. Asko ikasi dugu denok zuengandik. Espero dugu zuek ere sentsazio berarekin geratu izana eta berriro etortzeko gogoekin geratu izana!













