Skip to main content

ITZALEKIN JOLASTEN

Aste honetan LH2ko ikasleak itzalekin jolasten aritu gara, modu sortzaile eta dibertigarrian. Arte Hezkuntzako saioetan askotariko eszenatokiak sortu ditugu. Hala, pertsonaia eta paisaia desberdinak prestatu ditugu gure irudimena martxan jarriz. 🎭

Euskarazko saioetan, berriz, antzerkiaren gidoia prestatzen aritu gara. Taldeka ideiak partekatu, elkarrizketak asmatu eta gure istorioak antolatu ditugu. Ondoren, talde bakoitzak bere itzal-antzerkia aurkeztu du.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, sormena, talde-lana eta ahozko adierazpena lantzeko aukera izan baitugu. Gainera, primeran pasatu dugu elkarrekin antzezten! ✨