Skip to main content

LORO KOLORETSUAK

Ikasturteko bigarren gaian, LH2ko ikasleak animaliekin lanean aritu gara. Animalien sailkapena, bizitokia, elikadura, ugalketa… aztertzen ikasi dugu. Horrez gain, Euskal baleari buruzko unitate didaktiko txikitxo bat ere landu dugu. Hori guztia kontutan izanik, plastikako artelan bat egiteko loroa hautatu genuen. Esku trebetasunak erabiliz, hegazti koloretsu eta bizia sortu dugu. Begira nolako  artelan politak eta ikusgarriak egin dituzten!