TAKE ACTION
Zelako izen erakargarria eta motibagarria, ezta? Bada, izenari egokitutako tailer berritzailea eduki dugu joan den aste honetan, gure udalak antolatuta. Esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako parte-hartze prozesua.
Gazteen artean aldaketa proaktiboaren kultura sustatzea da helburua, beren udalerriko bizi-kalitatea eta bizikidetza hobetzeko estrategiak zehazten parte hartuz. Parte-hartze aktibo horrek gizarte-sarea indartzu, erabakiak hartzea aberastu eta tokiko garapen integratzaileagoa eta jasangarriagoa sustatzen du, eta gazteak beren komunitatean aldaketa positiboko eragile gisa ahalduntzen ditu.
Tailerrak hiru saiotan banatuta egon dira: lehenengo saioan sentsibilizazioa: parte-hartzaileek, askotariko rolak ordezkatuz, tokian tokiko arazoak konpontzen lagundu dute, jasangarritasuna eta ongizatea sustatuz.
Bigarren eta hirugarren saioan, berriz, herriko beharrizanak antzeman, denon artean adostu eta lehentasunak zehaztu zituzten.






