ZARAUTZEKO EGONALDIA
Pasa den maiatzaren 14-15ean, LH2ko ikasle eta irakasleak Zarauzko Igerain aterpetxean egin genuen egonaldia. Primeran pasatu genuen eta bizi izandako esperientzia ikaragarria zuekin partekatu nahi izan dugu.
Asteazkenean iritsi eta Zumaiara joan ginen. Bertan, arrantzatzeko aparejuak egin ondoren, bazkaltzera abiatu ginen. Ostean, Flyschak ezagutu eta guk aurretiaz egindako aparejuekin arrantzatzeko aukera izan genuen. Eta, amaitzeko, hondartzan jolasten aritu ginen.
Zarautzera itzuli eta aterpetxeak duen eremu zabalean jolastu genuen. Afaldu, ipuinak irakurri eta lotara, urduritasunak baretu ostean.
Ostegunean, gosaldu eta Getariara egin genuen ibilaldia. Eguraldia arraro zebilenez, itsasertzetik ibilbidea egin genuen. Behin Getariara iritsita, arrantzarekin lotutako jolasa egin genuen.
Ezin hobeto pasatu genuen eta gure diplomak hartuta, ikastolara itzuli ginen.















