?️?? ZENTZUMENAK
LH 2ko ikasleak zentzumenak lantzen aritu gara azken hilabete honetan. 5 zentzumen nagusiak zeintzuk diren eta zertarako behar ditugun ikasteko, hainbat ekintza egin ditugu.
? Arte saioan, Zentzumenen kaskoa sortu dugu. Oso dibertigarria izan da, eta argazkietan ikus dezakezue zeinen polit geratu zaizkigun.
? Zirkulazio Autonomoan, zentzumenak lanean jarri ditugu eta, horretarako, hainbat proba egin: elikagai eta ehundura desberdinak dastatu, ukitu eta usaindu ditugu.






