ZENTZUMENAK LANTZEN
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek zentzumenak landu dituzte erronkako hirugarren gaian.
Garunaren eta zentzumenen arteko lotura barneratu eta garunak gure inguruko informazioa nola jasotzen duen ikasi dute.
Lanketa hori jolas baten bitartez egin dute, norberak bere txano-garuna sortuz. Artelan hori ikasgelan eta fitxa-bilduma bidez sortua izan da.






