AZKEN IRTEERA LOIUN
LH3 eta 4ko ikasleek egun zoragarria bizi izan zuten Loiun aurreko ostegunean.
Eguraldiak lagunduta, goizean goizetik gaztelutik gora eta behera ibiltzeaz gain, ur gudarako tartea ere izan zuten.
Bazkalorduan, lagunekin batera otarteko gozoak jan eta, jarraian, parkera zein futbol zelaira bueltatu eta saskibaloiko eta futboleko txapelketatxoak antolatu zituzten.
Argazkietan ikusiko duzuen bezala, ez dago zalantza izpirik ondo pasatu zutela!!
Datorren urtera arte!










