AZKEN TXANGOA LOIUN
LH3 eta LH4ko ikasleek egun zoragarria igaro zuten Loiun pasaden asteartean.
Eguraldiak lagunduta, goizean goizetik gaztelutik gora eta behera ibiltzeaz gain, ur-gudarako tartea ere izan zuten.
Bazkalorduan, lagunartean otarteko gozoak jan eta gero, parkera zein futbol zelaira joan ziren saskibaloiko eta futboleko txapelketatxoak antolatzera.
Argazkietan ikusiko duzuen bezala, ez dago zalantza izpirik ikaragarri gozatu zutela!
Datorren urtera arte!






