Skip to main content

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA

LH3 eta 4ko ikasleek aurreko ostegunean egun paregabea bizi izan zuten Loiun. 

Eguraldiak lagunduta, goizean goizetik ur guda egiteaz gain, eguzkia hartzeko tartetxoa ere izan zuten.

Hamaiketakoa jan ostean, bertako belardi eta gaztelutik zehar ibili ziren gora eta behera.

Bazkalorduan, lagunekin batera etxetik eta ikastolatik ekarritako otarteko gozoak jan eta, jarraian, parkera bueltatu ziren. Batzuek, gainera, futbol txapelketa mundiala egin zuten, beste asko zelai errean ibili ziren bitartean. Tartean, ping pongera eta beste hainbat jolasetara ere jolastu ziren.

Argazkietan ikusiko duzuen bezala, ez dago zalantza izpirik ondo pasatu zutela!!

Datorren urtera arte!