AURKEZLE LANETAN
Ostiral arratsaldean, lehenengo unitateari amaiera emateko, LH 3ko ikasleak LH 1 eta 2ko ikasleengana hurbildu ziren ikasitako guztiaren berri emateko.
Urduritasunak alde batera utziz, entzule eta ikusle txikien aurrean ipini eta ondo baino hobeto azaldu zieten Unibertsoaren inguruko orotariko informazioa. Txikienak lur eta Lur geratu ziren!
Gainera, unitatean ikasitako abestia abestu zieten eta Matematikan egindako Lapbookak ere erakutsi zizkieten.
Hainbeste disfrutatu zuten, ezen datozen unitateekin berdina egitea pentsatu baitugu.
Horri lotuta, eguneko argazkiak ikusteaz gain, lapbookarenak ikusteko aukera ere izango duzue ondorengo argazkietan.
Hori gutxi balitz, idazkaritzako aurreko ikusleihoan, plastika arloan egindako Van Goghen Gau izartsuaren artelanak ikusteko aukera izango duzue aste honetan.
Hurbildu arteaz gozatzera, ez zaizue damutuko!