GARITONDO ERREKA ETA INGURUKO BASOETATIK
Pasa den ostiralean ibilaldi interesgarria egin genuen LH3koak. Zehazki, Garitondo errekan eta inguruko basoetan ibili ginen.
Ibilbidean zehar une isilak izan genituen eta bertako soinuak entzun, askotariko testurak ukitu eta inguruko koloreak behatu genituen aditasun osoz.
Ondoren, errekako ur laginak hartu genituen eta ikasgelara itzuli ostean, Ibaialde proiektuak eskaintzen digun tresnen bidez, ur hori aztertu eta leku horretan kutsadurarik ez dagoela ondorioztatu genuen.
Amaitzeko, etxetik ekarritako hamaiketako osasungarria jan genuen.