Skip to main content

BIZKOTXO LEHIAKETA

Hirugarren unitateari amaiera emateko, LH3ko ikasleak sukaldari lanetan ibili dira asteburuan zehar eta sekulako bizkotxo gozoak prestatu dituzte etxean!

Astelehenean egin genuen lehiaketa eta LH4ko ikasleak etorri ziren dastatzera eta epaile lanak ere egin zituzten. 

Oso giro polita egon zen eta ostean, bizkotxoak jateko aukera izan zuten.

Ondorengo irabazleak hauexek ziren:

  • LH3A: Laida Pujana
  • LH3B: Urtzi Dudagoitia eta Kemen Etxanojauregi.

Euren errezetak argazkietan ikus ditzakezue.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu errezetak idazten  eta bizkotxo lehiaketa gauzatzen lagundu duzuen guztioi!