Skip to main content

BIZKOTXO LEHIAKETA

LH3-ko ikasleek, aurreko asteko ostegunean, hilak 24, ”Munduko bizkotxo gozoenaren lehiaketa” prestatu eta bertan parte hartu zuten. Horretarako, etxean egindako bizkotxo zoragarriak ekarri zituzten.

Taldeka, bizkotxoak dastatzeko eta epaitzeko aukera izan zuten. Hamaiketako ederra egiteaz gain, hurrengo eguneko meriendarako ere geratu zen jana eta irakasleek egindako txokolate beroarekin jateko aukera izan zuten.

Ekintza horiez guztiez izugarri disfrutatu zuten eta elikagaien gaiari bukaera emateko primerako sariak izan dira.

Mila esker gurasooi, aitona-amonoi eta izeko-osaboi txef lanetan laguntzeagatik!