IRAKURZALETASUNA KIMUTEGIAN
Azken asteetan kimutegira joan gara pixkatxo bat irakurtzera. Eroso jesarri, bakoitzak aukeratutako liburua hartu eta… irudimenaren munduan murgildu gara!
Hori dela eta, herriko liburutegira joateko gonbidapena luzatzen dizuegu, udazkeneko arratsalde euritsuetan irakurzaletasuna pizteko asmoz.
Primerako irakurleak bilakatzen ari gara!




















