Bazkide agurgarria:
Aurten, urtero legez, asanbladako erabakiaren arabera, Zornotzako jaietako txosnaren ardura LH3ko gelako gurasoei egokitu zaie.
Lana guztion artean banatzeko bilera bat antolatu behar dugu eta ez dago esan beharrik zeinen garrantzitsua den zu bertan egotea.
Ezin baduzu etorri, bidali norbait zure ordez; bestela, egokitu zaizun lan-taldean moldatu beharko duzu.
Bilerarako deialdia:
NOIZ: Ekainaren 6a, osteguna
ORDUA: 17:30etik 18:30era
NON: Ikastolako musika gelan
Ezin baduzu etorri, bidali norbait zure ordez; bestela, egokitu zaizun lan-taldean moldatu beharko duzu.
OHARRA: bilerara bertaratzen diren gurasoak lana aukeratzeko lehentasuna izango dute
Hauexek izango dira LH3ko gelakoen lantaldeak :
- MONTAJEA/DESMONTAJEA/ TXUKUNKETA: GUZTIOK egin beharreko lana da.
- KOORDINARI OROKORRAK: gutxi gora behera 3 boluntarioko taldetxoa behar da.
- EGUN BAKOITZEKO ARDURADUNAK: koordinari orokorrek izan ezik, GUZTIOK egin beharreko lana da.
TALDE BAKOITZAREN LANA:
→ MONTAJEA/DESMONTAJEA/ TXUKUNKETA : GUZTIOK egin beharreko lana da.
- Ordutegia: lana 3 GOIZETAN egingo da. Egun bakoitzean, gutxienez 7 pertsona beharko dira.
- Lana: jaien bezperan: materiala txosnara eraman/ jaien 1. egunean: Txosna martxan jarri/ jaiak
- Bukatzean: materiala ikastolara eraman.
→ KOORDINARI OROKORRAK: gutxi gora behera 3 boluntarioko taldetxoa behar da.
- Lana: txosnarako beharrezkoak diren EROSKETAK (janaria, edaria, ogia…) eta DIRUA/DIRU SOLTEAREN arduradunak .
- Ordutegian malgutasuna izatea beharrezkoa da (goizetan txosna errepasatzen joatea komeni baita)
- Eguneroko arduradunekin harremanetan egongo dira (egun bakoitzeko gertakari edo beharrizanen informazioa elkartrukatzeko).
→ EGUN BAKOITZEKO ARDURADUNAK: koordinari orokorrek izan ezik, GUZTIOK egin beharreko lana da.
- Ordutegia: txanda egin behar duten egunean 18:30etik -txosna itxi arte eta hurrengo egunean 18:30ean txosnara joan, GILTZAK, LIKOREAK ETA DIRU SOLTEA eramatera. (BUTANOA erosi, gau horretan bukatu bada)
- Lana: txosna-txanda horretako gurasoak informatu eta lagundu. Koordinari orokorrekin harremanetan egon (zalantzak elkarren artean argitzeko). Ustekabeko baten ondorioz, momentuan egin behar diren premiazko erosketak egitea.
ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!!