Skip to main content

🖋️ Jon Ander Urkiagaren bisita berezia ikastolan 📚✨

Azaroaren 10ean, gure ikastolak bisita berezia jaso zuen: Jon Ander Urkiaga, ikastolako gurasoa eta idazlea, gure ikasleekin egotera etorri zen.

  • LH3ko geletan izan zen eta bere liburuko ipuin bat (Baziren hiru ipuin ) partekatu zuen ikasleekin 📖.
  • Umeek arreta handiz entzun zuten 👂 kontaketa, eta gustura hartu zuten parte bere galdera eta azalpenetan❓💬.
  • Literaturaz gozatzeko eta idazle baten lana bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan zen ✨🖊️.

Gure eskerrik beroenak Jon Ander Urkiagari 💖, gure ikastolara etorri eta esperientzia polit eta interesgarria eskaintzeagatik! 🌟