🎨 KOKOAK: ILUSTRAZIOAK ETA ABENTURAK LH3-N
Aste honetan Eider Eibar ilustratzailea eta Iskander Sagarminaga igerilaria etorri dira ikastolara bisitan.
LH3. mailako ikasleei KOKOAK proiektuaren berri eman diete saio berezi batean. Iskanderrek haien abenturen berri ematen zigun bitartean, Eiderrek hitzak ilustrazio bilakatu ditu zuzenean, ikasleak zur eta lur utziz. 🖋️🏊♂️
Irrikitan gaude haien erronka berria hurbiletik jarraitzeko www.kokoak.eus webgunean. Eskerrik asko, bikote, gurekin tarte hau partekatzeagatik!






