LH3ko IKASLEAK IRAKURLE LANETAN
Aurreko astean, LH3ko ikasleek aurreko unitatean sortutako ipuin ilustratuak aurkeztu zizkieten LH1eko ikasleei.
Talde txikietan elkartuta, ikastolako espazioetan sakabanaturik, nagusiak irakurle lanak egin zituzten, gazteagoak entzule zituztelarik.
Ipuinak kontatu ostean, txartelak ordenatu eta ilustrazioak osatu zituzten .
Oso giro polita sortu zen eta asko disfrutatu zutela ziurtatu dezakegu ondoren ikusiko dituzuen argazkiak erakutsiz.























