Skip to main content

SUKALDARI LANETAN

Aurreko ostegunean, eta erronkako 3. unitateko proiektu gisa, LH3ko ikasleek bizkotxo ikusgarri bezain goxoak egin zituzten taldetxotan. 

Matematikan landutakoa eta ikerketetatik ondorioztatutakoak uztartuz, emaitza dotoreak lortu zituzten. Gainera, ostean, horien guztien dastaketaz gozatu ahal izan zuten eta euren gustukoena aukeratu.

Motibazio ikaragarriz ekin zioten lanari eta talde bakoitzak bere ukitutxoa eman zion, jaki benetan goxoak lortuz. Giro politean, elkarlanean eta sormena abian jarrita, geldi ezinak dira