URAREKIN GOZATZEN
Azken unitateko gaia ura izan dela aprobetxatuz, LH3ko ikasleek hainbat ekintza burutu dituzte ikasgai ezberdinetan.
Gorputz Hezkuntzan, ur-jolasak egin dituzte; Erronkan, errekara irteera antolatu dute; LH1 y LH2ko ikasleei aurkezpena prestatu diete; eta hori gutxi balitz, Plastika arloan akuarelekin esperimentatu dute.
Ikasturteari amaiera emateko gai bikaina izan da, eta, argazkietan ikus daitekeen bezala, izugarri gozatu dute gure artistek!













