Skip to main content

🌲 URKIOLAKO PARKE NATURALA

Martxoaren 9an, LH3ko ikasleek egun zoragarria igaro zuten Urkiolako Parke Naturalean

Goizean goiz, basoan zehar ibilalditxo bat egin eta irudimenarekin jolasean aritu ziren, inguruko animaliak eta haien bizilekuak ezagutuz. Paisaia dotoreak ikusi ondoren, indarrak berritu zituzten Toki Alai parketxean. 📸

Ibilbide didaktikoan, zuzenean behatutako aztarnak Urkiolako fauna basatiarekin eta ohiturekin lotu zituzten. Gainera, zuhaitzen izenak eta inguruko pertsonaia mitologikoak ezagutzeko aukera erizan zuten. Parketxeko erakusketak eta bideoak eguneko ikasitakoa borobiltzen lagundu zuten. 🦊

Eguna amaitzeko, Letona Korta baserrian bazkaldu eta merezitako jolasordua izan zuten. Neka-neka eginda baina oso pozik itzuli ziren ikastolara. 

Hurrengo irteerara arte! 🚌✨