Skip to main content

Aurreko astean, hilaren 5a, LH3ko ikasleak Urkiolara joan ziren bertako fauna, flora eta pertsonaia mitologiko adierazgarrienak ezagutzera.  

Bertako pagadi zoragarrian jolasteaz gain, hainbat ekintzetan parte hartu zuten. 

Hasteko, pisten joko bat burutu zuten ibilbidetxo bat eginez, non parkeko zuhaitz eta zuhaixka ezberdinak ezagutu zituzten. Jarraitzeko, Toki-Alai Parketxean, ikus-entzunezkoaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Bukatzeko, Letona Korta baserri inguruan, Urkiolan bizi ziren izaki mitologikoei galdutako tresnak bilatzen lagundu zuten.

Udazkeneko paisai eta eguzki zoragarriaz gozatzeaz gain,ederto pasatu zuten!

Hurrengo abenturaren zain gaude!