Skip to main content

BARATZEN

Astelehenean Baratze Baserri Eskolara  joan ziren LH4ko ikasle eta irakasleak. Asteazkenera arte egon ziren bertan eta esperientzia oso ondo irten zen. 

Hainbat tailer eta jarduera egin zituzten: ortuan, lurra aitzurtu, urazak landatu, behor gainean ibili, bertako abereak zaindu, oilategian arrautzak hartu, untxiak laztandu, txahala garbitu, zura landu, madalenak egin…

Horrez gain, sekulako lekua izan zuten jolasteko eta atsedenaldietan elkarrekin egoteko.

Gau-beletan dantza eta abestu egin zuten eta ohera neka-neka eginda baina pozik joan ziren.

LH 4ko ikasle eta irakasleek Baratzeko langile guztiak eskertu nahi dituzte, oso ondo zaindu dituztelako.