EKINTZARIK EKINTZA
Gure artistek hainbat ekintza burutu dituzte aste honetan! Astea ondo hasteko, irakurketa tailerra egin zuten astelehenean: gure ikasleek sortutako eta ilustratutako ipuinak LH3koei kontatu zizkieten txoko ezberdinetan banatuta: batzuk landan, besteak liburutegi txikian, beste batzuk gelan… Oso gustura ibili ziren irakurle lanetan eta aurreko unitateari bukaera emateko ekintza zoragarria izan zen. 📖
Astelehen arratsaldean, unitate berrian murgiltzeko, jolas kooperatiboetan parte hartu zuten. Erronka ezberdinak gainditu ahal izateko elkarlanean ibili ziren, momentu dibertigarriak biziz.
Argazkietan ikus dezakezuenez, aste hasiera bikaina izan dute! 🤝✨






