Skip to main content

ASKORAKOEKIN TAILERRA

Astearte honetan, otsailaren 28an, ordu eta erdiko tailerra izan dugu goizean, jantokian.

Tailerra oso interesgarria izan da, arrautzen etiketen esanahia zein den ikasi baitugu.

Horrez gain, jaki goxo bat prestatu dugu: arrautza “potxe” eran; gutariko askok jan dugu eta sukaldari bikainak garela ondorioztatu dugu.

Arrautzen kutxa apaindu ostean, Euskaber arrautzen arduradunek, oihalezko motxila eta dozena erdi arrautza oparitu dizkigute.

Asteartea hasteko era mundiala iruditu zaigu!

 

OHARRA: ikasleek etxera eramandako arrautzen iraungitze-data, martxoaren 17a da.