Skip to main content

SALDROPON IBILIAN

Maiatzaren 28an, Gorbeiako Saldropora joan gara LH 4ko ikasle-irakasleak.

Eguraldi bikaina lagun, bertako faunaz eta landarediaz ikasi dugu eta Euskal Herriko Mitologiako pertsonaiak zein diren birpasatu ditugu, hasiera batean Areatzan dagoen parketxean. 

Gero, Saldropon bertan, ibilaldi interesgarria egin dugu Euskal Mitologiako ipuinak entzunez, eta jolasean aritu gara.

Bazkaldu, jolastu, eta poz-pozik itzuli gara ikastolara. Egun ederra izan da.