Skip to main content

GORBEIRA IRTEERA

Aurreko asteko ostiralean, LH4ko ikasleak Gorbeialdera joan ziren txangoan.

Lehenengo, Areatzako parketxera hurbildu ziren eta, bertan, inguruan dagoen animaliei buruzko datu interesgarriak ezagutu ostean, jolas bat egin zuten. 

Hori bukatuta, herriko plazan hamaiketakoa jan eta segituan abiatu ziren saldropo ingurura. 

Iritsitakoan, bertako ibilbidetxo baten inguruan gynkana bat egin zuten eta izugarri gozatu zuten.

Eguraldia ere alde izan zuten eta egun bikaina pasatu zuten!

Hurrengo abenturara arte!