NAFARROA ZENTROAN
Aurreko asteko astearte eta asteazkenean, LH4ko ikasleek Nafarroa Zentrora joateko gonbitea jaso eta bertako pertsonekin harremanetan egoteko aukera izan zuten. Ordu betez euren errealitatea ezagutzeaz gain, jolasteko, elkarrizketak izateko, elkarri laguntzeko, harremanetan ipintzeko eta poztasuna emateko abagune bikaina izan zuten. 🤝
Errepikatzeko gogoekin geratu ziren eta, hurrengo horretan, Nafarroa Zentroko erabiltzaileak izango dira gure errealitatea ezagutzera hurbilduko direnak.
Zeinen garrantzitsua den inklusioa, errealitate ezberdinekin harremanetan jartzea eta gertutik bizitzea! ✨






