Skip to main content

NAFARROA ZENTROKOEN BISITA

Astelehenean, hilak 15, Nafarroako Zentroko lagunen bisita berezia jaso genuen ikastolan.

Sarrerako atean harrera beroa egin ostean, patiotik buelta bat eman eta oilotegira joan ginen. Bertan, talde-argazkia atera eta liburutegira itzuli ginen, ikasleek prest zeuzkaten galderak egiteko.

Zeinen polita izan zen gaur egungo ikastolak lehengoekin alderatzea eta euren oroitzapenak entzutea! Ondoren, olerki bat abestu genien eta, opari gisa, olerkia gure sinadurez beteta eman genien. Bukatzeko, taldetxoetan banatuta, jolas ezberdinekin gozatu genuen elkarrekin. 👋

Espero dugu aurrerantzean ere esperientzia aberasgarri hau bizitzen jarraitzea. Zeinen lan polita egiten duten hezitzaileek eta zelako poztasuna eta bizipoza transmititu ziguten!