PROIEKTUEN AURKEZPENA
Lehen hiruhilekoan zehar, LH5eko ikasleek zenbait proiektu burutu dituzte. Ilusio handia jarri dute horiek gauzatzen eta, orain, euren lanak erakusteko ordua heldu da. Emanalditxo bat prestatu dute eta beraien aitita-amamak gonbidatu nahi ditugu okasiorako. Beraz, abenduaren 18an ikastolan egingo dugun emanaldira etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu LH5eko aitaita-amama guztiei.
Animatu eta hurbildu zaitezte!





