🕷️ ARMIARMAK ARTE BIHURTUTA
LH5eko ikasleek sormen handiz lan egin dute plastikan, Guggenheim museoan ikusgai dagoen Louise Bourgeois artistaren lanean inspiratuta. Bere armiarma ezagunak oinarri hartuta, ikasleek beren bertsio artistikoak sortu dituzte. 🎨
Lan horretarako, askotariko materialak erabili dituzte: alanbrea, plastilina, kartoia eta zilarrezko papera, besteak beste. Irudimenari eta esku onari esker, benetako artelanak lortu dituzte! ✂️🧵🧩
Eta nork daki… Agian, etorkizun batean, gure ikasle hauetako baten lana Guggenheim museoan bertan ikusiko dugu! 🤔✨






