ARTEAREN IBILBIDEA
LH5eko ikasleek Arte Ederren Bilboko Museoak antolatutako ARTEAREN IBILBIDEA erakusketa 🖼️ ikusteko aukera izan zuten joan den astean.
Museoetako artea herritarrengana eramatea eta artearen mundura hurbiltzea da BBK Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusienetakoa. Hala, artearen historiako zenbait garai eta eskolatako artista handien lanak ikusteko aukera izan zuten ikasleek. 🎨






