Skip to main content

"APARRETAN BIZI" IBON OREGIREN HITZALDIA

Joan den asteko ostegunean, LH5 eta DBH4.mailako ikasleek Ibon Oregi euskal kirolariaren gainditze istoria inspiratzailea ezagutzeko aukera izan zuten. 

2020an, maratoi baterako entrenatzen ari zela, istripu larria izan eta hanka bat galdu zuen, haren ondorioz. Gertaera tragiko horren aurrean, Ibonek ez zuen amore eman eta surf egokituan aurrera jarraitzeko modu berri bat aurkitu zuen. 

Lehen Hezkuntzako saioan, erresilentzia, integrazioa eta batez ere kuadrila eta talde kohesioa landu zuen Ibonek. Bigarren hezkuntzako saioan, ordea, aurreko guztiaz gain, erabakiak norberak hartzea zein garrantzitsua den eta horren inguruko hausnarketa bat gehitu zion. Azalpenaren ostean, ikasleek galderak luzatu zizkioten eta gogotsu erantzun zituen berak, saioa gehiago aberasteko moduan. 

Hori horrela, ekitaldi hori oinarri hartuta, aurtengo Zornotzako Agenda 2030eko gaian murgildu dira gure ikasleak: DIBERTSITATE FUNTZIONALA.