Skip to main content
EKIAOharrak

LH5-DBH4: HEDATZE Proiektuaren aurkezpena

By 2024/05/30No Comments

HEDATZE PROIEKTUAREN AURKEZPEN BILERA

Hezkuntza berrikuntzaren baitan, datozen bi ikasturteetarako gure Ikastolan HEDATZE Proiektua txertatzeko asmoa dugu. Proiektu honetan parte hartzean,  gure ikasleei irakas-testuinguru berri bat eskaini eta haien eskola-arrakasta birbideratzera derrigortuta gaude. Besteak beste, goizetan  jardunaldi jarraia ezartzea suposatzen du eta arratsaldeetan ekintza osagarriak eskaintzea. besteak beste: jakintzagai desberdinen indartze saioak, tailerrak, solasaldiak, proiektuak… Proiektuan parte hartu ahal izateko, Ikastola osatzen dugun eragile desberdinen oneritzia behar dugu. LH5-DBH4ko ikasleen gurasoek ere bozkatzeko eskubidea duzue eta zuen iritzia ezin bestekoa izango da proiektua aurrera eramateko.

Gauzak horrela, Ikastolako Zuzendaritza Pedagogikoak, HEDATZE Proiektuaren xehetasun eta baldintzetaz informatzeko bilera batetara gonbidatu nahi zaituzte

Bileraren deialdia:

EGUNA: Ekainak 6 (osteguna)

ORDUA: 17:30tan

LEKUA: Ikastolako Liburutegia

Gaiak duen garrantzia kontuan izanda, ahalik eta partaidetza handiena izatea espero dugu

Zuzendaritza Pedagogikoa.