Skip to main content

ZIBERSEGURTASUNA IKASTEN 🔐💻

Andramari Ikastolan ikasleak LH5en hasten dira chromebookak erabiltzen 💻. 

Chromebook ordenagailu horiek partekatuak dira eta hainbat ikasgaitan erabiltzen dituzte. LH6n ere chromebook gailuak partekatu egiten dira eta gelan bertan gorde.

🧠 ¿Zergatik da garrantzitsua zibersegurtasuna lantzea?

Chromebooka –edo internetera konektatu daitekeen beste edozein gailu– erabiltzea ez da soilik gailua bera edo aplikazioak erabiltzea. Eta, horrexegatik, hain zuzen ere, aurreko astean Igor Gaminde Garrido ikastolako IKT arduradunak ikastaro bat eman zien LH5eko eta LH6ko ikasleei, “Zibersegurtasuna eta gailuen erabilera arduratsua” izenburupean 🔐✨.

🔍 Ikastaroaren eduki nagusiak

Ordubeteko ikastaro horretan, besteak beste, sare sozialen eta online jokoen erabilera arduratsuaz 🎮📱 eta horietan aritzeko erabiltzen diren Datu Pertsonalen babesaren garrantziaz aritu ziren. Ez bakarrik norberaren datuen garrantziaz, baita aitarenak eta amarenak, senideenak, lagunenak eta abarrenak ere. Horrekin batera, datu pertsonalak babesteko kontutan izan behar diren gakoak aztertu zituzten.

Ezagutzen eta erabiltzen dituzten Sare Sozialetaz eta Online Jokoetaz hitz egiten hasi zen saioa. Denon artean, sare sozialen eta onlineko Joko batzuen mapa txikia eratu zuten, eta zelan erabiltzen diren, zelan jolasten den, eta horietan “kontu bat sortzeko” zer den beharrezkoa adierazi zuten denen artean. Hots, zein datu pertsonal eskatzen dizkiguten, eta ematen ditugun, erabili ahal izateko.

😮 Ikasleen erreakzioa

Lau geletan ikasleek behin eta berriro esan zuten “askotan kontua sortzeko gezurra esaten dut nire adinean edo jaiotza-data idazterakoan”😅 eta, horregatik bete beharreko legearen inguruan aritu eta legea urratzeak zein ondorio ekar dezakeen aztertu genuen. Ikasleak nahiko harrituta geratu ziren datu-pertsonalen inguruan gezurra esatea legearen aurkakoa dela⚠️ eta gurasoentzako ondorioak ekar ditzakeela jakitean.

Aipatu genuen datu pertsonalak babesteko zein garrantzitsua den pasahitz sendo eta indartsua🔑 izatea. Ildo horretan, pasahitzak ONDO egiten ikasteko bideo bat ikusi genuen 🎥 eta, gero, horiek guztiak begibistan ikusteko praktika bat egin genuen, horretarako prestatuta dagoen webgune baten bidez.

Amaitzeko, gailuetara sar daitekeen “Malware-Malicious Software”-aren bueltakoak ikasi genituen; hau da, zer diren “birusak, trojanoak, spywarea eta ransomwarea”, gaur egun oso ohikoak baitira tablet zein smartphonetan..

🎯 Ondoria

Ikastaro praktikoa eta parte hartzailea izan zen eta ikasleek oso pozik hartu zutena 😄🙌.