Skip to main content

TIM BURTON

Aurten, Arimen Gaua πŸŽƒ gertu zela aprobetxatuz, 5. mailako ikasleek sormenari ateak ireki dizkiote πŸ•―οΈΒ Tim Burtonen unibertso berezia arakatuz. Zuzendari eta marrazkilari ospetsu horren lanak aztertu dituzte, bere pertsonaia bereizgarrien itxura, formak eta espresioak behatuz.

Ikasitakoaren ondorioz, ikasleek Burtonen estilo ilun baina dibertigarri horretan inspiratutako aurpegiak eta pertsonaiak marrazten aritu dira. Begi handiak πŸ‘€, irudi luzangak πŸ§β€β™‚οΈπŸ§β€β™€οΈ eta giro misteriotsua πŸŒ™ nagusi izan dira beraien sorkuntzetan.

Egin duten lan bikaina ezkutuan gera ez dadin, ikastolako sarreran erakusketa txiki bat antolatu dugu. Bertan, ikasleen jatorrizko marrazkiak ikus daitezke, bakoitzak bere ukitu pertsonala eta irudimena agerian utziz.

🎨 Guztiak gonbidatuta zaudete sarrera aldean geldialdi bat egitera eta gure artistatxoen lana mirestera.
Zorionak 5. mailako ikasleei egindako lanagatik! πŸ‘πŸŒŸ