Skip to main content

ZUHATZARA IRTEERA

🌊 LH5eko ikasleen esperientzia Zuhatzan

Aurten, ikasturtea hasi bezain laster, LH5eko ikasleek hiru eguneko irteera egin zuten Zuhatza uhartera, Ulibarri Ganboako urtegian.

Hiru egunetan zehar, hainbat ur ekintzaz gozatzeko aukera izan zuten: pedaloa, optimista, windsurfa, piragua, arrauna eta abar. Era berean, talde berriak uztartzera bideratutako hainbat jardueretan ere hartu zuten parte. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, ura tenperatura atseginean egon zen eta horrek esperientzia ahaztezina bihurtu zituen egonaldia eta jarduerak.