Skip to main content

ESKERRIK ASKO ANDRAMARIKIDE!!!!

Aurreko martxoaren 28an LH 6. mailako ikasleek antolatutako AZOKA SOLIDARIOAn zuen parte-hartzea eskertzera gatorkizue. Azokan 470€ jaso ziren. 

Orduko buletinean adierazi bezala, jasotako dirua Zornotzako ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK taldeari bideratu zitzaion.

Aste horretan bertan, ostegunean, erakundeko Zornotzako ordezkaria den Gorka Ortiz 6. mailako ikasleekin bildu zen GKE honek Zornotzan bertan eta orokorrean betetzen duen lanaren inguruan argibide batzuk emateko. Horren harira jakin, zabaldu barri dela  bulego bat  Zelaieta  Zentroan – ELKARLAGUNTZEN – biztanle talde honek behar dituen laguntzen inguruko informazioa eman eta bideratzeko.