Skip to main content

EUSKARAZ OLGETAN

Ikastolan ikasleen artean euskararen erabilera sustatea beti izan da, eta orain ere bada, gure lehentasun bat. Izan ere, ez da helburu erraza gure gizartean horri eustea!!!! 

Asmo hori buruan, LH6 eta DBHko maila eta talde guztietan hilean behin ekintza berezi bat egiten dugu euskara sustatzeko asmoz. Batzuetan tertuliak izaten dira, beste batzuetan hausnarketa saioak eta beste batzuetan olgetan jarduteko saioa.

Atzokoan DBH3Bkoek halako saioetako bat izan zuten: euskaraz eta jolasa bateratzeko asmoz, eta euskararen sustapena eta Agenda 2030eko helburuak bateratuz, ikasleak “Bizi Birzi” jolasean aritu ziren: birziklapenaren inguruko mahai-jolasa, euskaraz egitea lege.