Skip to main content

IKASTOLAKO KONFINTA

Atzo, IRAES taldearen eskutik, ikastolako konfinta ospatu zen LH6tik DBH4. mailako ikasleen artean, ingurumen-hezkuntzarekin lotutako gazteen arteko prozesu parte hartzailea burutuz. 

Aurten, uraren kontsumoa izan dute aztergai, eta gonbidatutako ikasleei ikastolako uraren kontsumoa murrizteko proposamenak ez ezik,  konpromiso batzuk ere eskatu zaizkie. Horiek guztiak  datorren astean Euskal Konfintera eramango dituzte beste ikastetxe batzuetako ikasleekin partekatzeko asmoarekin.