Skip to main content

HIRUHILEKO AMAIERAKO PROIEKTUAK

Lehen hiruhilekoan zehar, LH6ko ikasleek zenbait proiektu burutu dituzte eta ilusio handia jarri dute, gainera,  horiek gauzatzen. 

Abenduaren 3an, adibidez, bertso emanaldia egin zuten. Emanaldia ikustera LH4ko ikasleak gonbidatu zituzten, eta ikusle zein bertsolariek entzunaldi eta ikuskizun ederraz gozatu zuten. 

Gainera, LH 6ko ikasleek Gabonen inguruko ohituren ikerketa ere egin dute, eta ondorioak horma-irudietan jarriko dituzte. Hurrengo egunetan ikastolako sarreran egongo dira ikusgai, bertara hurreratu gura duzuenontzat.