Skip to main content
EKIAOharrak

LH6: Irteera

By 2024/05/08No Comments

IRTEERA: LURZORUA

“LURZORUA” egitarauaren barruan, LH6ko ikasleek egingo duten bisitaldiaren berri eman nahi dizuegu.

LURZORUA egitasmoa ENEEKek (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) bultzatutako ekimena da. Egitarau horrek LURZORUA baliabide didaktiko gisa erabiltzea proposatzen du, lurzoru emankorra zaintzeak nolako garrantzia duen erakusteko. Iizan ere, lurzorua ondasun mugatua da, zaindu eta babestu behar duguna, epe luzera garapen benetan iraunkor bat lortu nahi badugu.

EGUNA:     

  • Maiatzak 13, astelehena, LH6B
  • Maiatazk 14, asteartea, LH6A
ORDUTEGIA: lan-jardunaldia 10:00etatik 15:30era izango da.

  • 10:00etan, Jauregibarrian hasiko gara. Bertan, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren erakusketa ikusi eta azalpen batzuk jasoko ditugu.
  • 11:00etan, norberak ekarritako hamaiketakoa jango dugu (15 min)
  • 11:30erako Ibarra auzora oinez joango gara (bidean udaltzainen laguntza izango dugu). Ibarra baserrian lurraren azterketa egingo dugu eta laginak hartu.
  • 13:30ean Jauregibarriara bueltatuko gara eta bertako frontoian bazkaldu (30 min) ondoren Jauregibarrian azkeneko frogak (laborategikoak: ph, materia organikoa,…), ondorioak eta bukaera.
  • 15:30ean bukaera emango zaio egitarauari eta ikastolara itzuliko gara.
ORDAINKETA:

  • Programazioaren finantzaketa eta antolakuntza ENEEKen kargura da.
IKASLEEK ERAMAN BEHARREKOA:

  • Bazkaria, aldatzeko oinetakoak (katiuskak, botak edo antzekoak) eta boligrafoa eraman behar dituzte. 
  • Arropa erosoa eta zira eramatea ere gomendatzen da.