LURZORUA PROGRAMA
Gure LHko ikasle nagusiek “Lurzorua programan” parte hartzeko aukera izan dute astelehen eta asteartea.
Ortuko lanabes, tresna eta teknikak aztertzeaz gain, sasoiko produktuak ekoiztearen eta kontsumitzearen garrantziaz hausnartzen ibili dira. Lurrak eskaintzen dizkigun altxorrak baloratzeko aukera aparta izan da eta ikasleak oso gustura aritu dira.
Goizean ortua eta bertan egiten den lana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute eta, arratsaldean, Jauregibarriako interpretazio zentrora eginiko bisitak kontzeptuak finkatzeko eta errepasatzeko balio izan du.
IKASIZ GOZATZEN!











