Skip to main content

LURZORUA EGITASMOA

“LURZORUA” egitarauaren barruan LH6ko ikasleek egingo duten bisitaldiaren berri eman nahi dizuegu.

LURZORUA egitasmoa ENEEKek (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) bultzatutako ekimena da, eta lurzorua baliabide didaktiko gisa erabiltzea du helburu. 

Egitasmoaren bidez, lurzoru emankorra zaintzearen garrantziaz jabetuko dira ikasleak; izan ere, lurzorua ondasun mugatua da, eta zaindu beharra daukagu ​​garapen iraunkorra lortzeko. 🌍


EGUNA:

  • Urriak 31, ostirala → LH6A
  • Azaroak 3, astelehena → LH6B

ORDUTEGIA:

  • 10:00 – Jauregibarria: Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren erakusketa eta azalpenak.
  • 11:00 – Hamaiketakoa (norberak ekarritakoa).
  • 11:30 – Ibarra Auzora Oinez Joatea (udaltzainen laguntzarekin). Ibarra baserrian lur azterketa eta laginen bilketa.
  • 13:30 – Jauregibarriara buelta, bazkaria eta azken jarduerak (laborategiko probak: pH, materia organikoa…).
  • 15:30 – Egitarauaren amaiera eta ikastolara itzulera.

ORDAINKETA:
Programaren finantzaketa eta antolakuntza ENEEKen kargura da.


IKASLEEK ERAMAN BEHAR DUTENA:

  • Bazkaria
  • Aldatzeko oinetakoak (katiuskak, botak edo antzekoak)
  • Boligrafoa ✏️
  • Arropa erosoa eta zira gomendatzen dira