Skip to main content

UDAL FOROA- TXIRRINGA ESKOLAN

Gaur, Zelaietan eskola arteko foroa egin da, eta gure ikasleek azaroan hasitako Eskola Bideak proiektuan emandako pausoak azaldu dituzte bertan. 

Proiektu horrek helburu bikoitza du: mugikortasun jasangarria bultzatzea eta, horrekin batera, ikastolara oinez doan ikasle kopurua areagotzea. Horretarako, urtarrilean LH6 mailako ikasleek sentsibilizazio saio batzuk izan zituzten, ‘Txirringa Eskolan’ deiturikoak. Horren ostean, otsailean, inkesta batzuk pasatu zitzaizkien haien mugikortasun ohiturak ezagutzeko. Hain zuzen ere, emaitza horiexek aurkeztu dituzte gaur, beste ikastetxeekin batera. Foro honetan ikasle guztien artean ateratzen dituzten ondorioak maiatzaren 23an aurkeztuko dituzte udaletxeko agintarien aurrean.