LIBURU ERRALDOIA
Haur Literatura Aretoa programaren barruan, Berbaro Elkarteak urtero orotariko ekintzak antolatzen ditu, eta horietako bat da “Liburu Erraldoia”.
Liburu Erraldoia ikastetxez ikastetxe ibiltzen den liburua da, ikasleek hitz edo marrazki bitartez nahi duten ipuin, abesti, bertso etabar sortzeko.
Aurtengo gaia “Zentzumenak” izan da eta gure ikastolako LH5 eta LH6ko ikasleek ere egin dute euren ekarpena.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi jarri duzuen gogo eta ilusioagatik! 🌟






