Azaroaren 8an, asteazkenean, 17:30ean ikastolako liburutegian
Dakizuenez, urrian ekin genion Andramari Zornotzako Ikastolan ingeles eskolaz kanpoko ikastaroei eta oso pozik gaude, aurten ere, ia 160 ikaslek jarri baituzue zuon konfiantza Lynx taldearengan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Gure egitasmoak arrakasta handia lortu zuen iazko ikasturte amaieran: txikiekin, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. Mailara arte egindako Showetan; nagusiekin, bestalde, azterketa ofizialetan, Trinity College London azterketaren kasuan % 100ek gainditu zuten proba. Aurten ere, ildo horretatik jarraituz, gogotsu eta arduratsu ari gara lanean lortutako arrakasta sendotzeko. Zorionak, hortaz, zuoi denoi hazten laguntzen diguzuelako.
Gure helburua da gure irakaskuntza-ikaskuntza metodologia zurekin partekatzea, egunero talde txikietan garatzen ditugun dinamika parte-hartzaileak eta ahozkotasunari garrantzi berezia ematen diona. Urtero legez, ikastaroaren lehen bilerara gonbidatu nahi zaituztegu azaroaren 8an, asteazkenean, 17:30ean ikastolako liburutegian. Bertan Lynx taldeko koordinatzaileak azalduko dizkizue ikastaroaren martxa eta helburuak.
Gure helburua lortzeko ezinbestekoa da gure harremana sendotzea eta gure ikastaroen berri zuek ere izatea. Beraz, arazoren bat edo zalantzaren bat baldin baduzue, jarri gurekin harremanetan gure bulegora deituz (94.480.53.63) edo idatzi info@lynxidiomas.com helbidera. Gustura erantzungo dizuegu.
Bileran elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat,